top of page
ateak
Ateak gustatzen zaizkit
egurrezkoak,kolorezkoak,burdinazkoak.
Zenbat eta handiago,orduan eta liluragarriago.
Gustatzen zaizkit ate irekiak,
ozeanoa iradokitzen didate bere emankortasunean,
lozorroan
beti berpiztuko gaituen naufragioaren zain.
Maite ditut zirrituak uzten dituzten ateak
tentagarriak
irudimen pizten hasi zait argiune estuarekin.
Baina ororen gainetik
ate itxiak atsegin ditut.
Ate itxi denen atzean zabalduak izateko beharra dagoelako.
Desioa.
Ateok deiadar ozena egiten dute.
Ate itxiak
zabalduak izan arteko misterioa
GOIZALDE LANDABASO

zirrikituak

itxita

irekita
bottom of page